Athletic

Athleticen aurrekontuak eta Iragorri prentsa aretoa onartuak

Erabiltzailearen aurpegia Iker Elorriaga 2014ko urr. 15a, 13:15

Argazkia: http://www.athletic-club.net

Athleticeko ohiko batzar nagusia Euskalduna Jauregian ospatu zen atzo. “Athleticen beldurrik ez” lelopean aurkeztu zen Josu Urrutia lehendakaria, kirol egoera txarra adorearekin buelta emango duten ziurtasunarekin.

Bere hitzaldiaren ostean, aurreko eta aurtengo ekitaldi ekonomikoen urteko kontuak eta Zuzendaritza Batzordeak egindako kudeaketaren onarpenaz, eta prentsa aretoari Jose Iragorri izena jartzeaz eztabaidu zuten bazkide konpromisarioek.

San Mameseko prentsa aretoa Jose Iragorri prentsa aretoa izendatzeko proposamena onartzeko, bazkide konpromisarioen %10en edo bozka emateko eskubidea duten bazkideen %2en sinadurak aurkeztu behar zituzten, batzarra ospatu baino bost egun lehenago. Aurretiko lan itzela egin zuten proposamena aurrera eramateko, eta sinatu zuten zale guztiei esker ona luzatu zieten batzar nagusiko atriletik.

Batzar lasaia zetorrela espero zuen Zuzendaritza Batzordeak, eta halakoa izan zen. Javi Martinez eta Ander Herreraren salmentek ekonomikoki egoera ederrean utzi dute kluba. Hori dela eta, aurreko ekitaldi ekonomikoari dagozkien urteko kontuak eta Zuzendaritza Batzordeak egindako kudeaketaren onarpenean, eta datorren urteko kudeaketan ez zen inolako ustekaberik egon, argi eta garbi gelditu zen konpromisarioen ikuspuntua bozketetan.

Aurreko ekitaldi ekonomikoaren urteko kontuak eta Zuzendaritza Batzordeak egindako kudeaketaren onarpena:

Bai: 422 (%83,9)
Ez: 74 (%14,71)
Zuri: 3
Baliogabeak: 4

Orotara: 503 

Hurrengo ekitaldi ekonomikorako prestatu den aurrekontuaren onarpena:

Bai: 415 (%82,5)
Ez: 74 (%14,71)
Zuri: 9
Baliogabeak: 5 

Orotara: 503

Jose Iragorri prentsa aretoa

San Mameseko prentsa aretoa Jose Iragorri Prentsa aretoa izendatzeko proposamenean, ordea, zalantza gehiago egon ziren. Zale askoren eskaera bat izan arren, bazkide konpromisarioak ez dira Athleticeko egoitzei pertsonen izenak jartzeko ideiaren zaleak. Oso gutxik esan dezakete San Mames edo Lezama barruan beraien izena daraman leku bat dutela. Baina, aurrerantzean, Jose Iragorri horietako bat izango da, gehiengoak proposamena onartu zuelako.

Bai: 284 (%56,8)
Ez: 185 (%37)
Zuri: 29 (%5,8)
Baliogabeak: 2

Orotara: 500