Valentziara joan beharko dira zuri-gorriak lehiaketaren lehenengo txanpan. Valverderen mutilek bazekiten 2.B mailako aurkaria izango zela, zozketaren berezitasunak direla eta. Alcoyko taldeak ez du liga era onean hasi, eta jaitsiera postuetan dago, zortzi partiduetan beste horrenbeste puntu atera ondoren.
Alcoyano garaituz gero, Las Palmas edo Celtaren aurka jokatuko lukete zuri-gorriek eta itzuliko partida San Mamesen jokatuko litzakete. Final laurdenetan egon daitezken arerioak Deportivo, Malaga, Levante eta Albacete dira, berriz ere, itzuliko norgehiagoka San Mamesen izanda. Egoera hori final aurrekoan aldatuko litzateke. Bertan egoteko, Sevilla edo Valentzia dira aukera gehien dituztenak.
Beraz, zozketa bikaina izan da Athleticen ikuspuntutik. Barça, Madril eta Atletico beste aldean egongo dira, eta finalean bakarrik joka dezakete horietariko baten aurka. Final hura San Mamesen jokatzeko gonbitea luzatu zuen Ibon Aresok pasadan hilabetean, eta Athleticek bertan egoteko aukera du bidea zein den jakinda.