Baina aurrean, ligan hirugarren postuan dagoen taldea egongo da. Nuno Espirito Santo entrenatzailearen lanak Valentziako joera guztiz aldatu du. Pasadan denboraldian Europako postuetik at gelditu ziren, azken urteetako posturik txarrena lortuz. Aurten, berriz, joko azkar hura berrezkuratu dute, eta Atletico edo Vila-real erraz garaitu zituzten.
Pablo Alcacer aurrelari gaztearen maila berebizikoa da denboraldi hasiera honetan. Lim dirudunak, Valentziaren jabe barria, hainbait fitxaketa egin zituen taldea hobetzeko asmoarekin. Horren artean Negredo aurrelaria zegoen, baina ez du ia minuturik jokatu, ez delako Alcacerrek taldeari ematen dion guztia berdintzeko gai.
Plantilla luzea eta jokalari internazionalez betea du Valentziak. Negredo, Otamendi, Mustafi, Andre Gomes, Feghouli, Zuculini... beraien zelekzioekin jokatu izan dute, eta Gaya, Parejo edo Alcacer gazteekin taldea borobildu dute. Limek diru mordoa jarri zuen mahai gainean proiektu hau aurrera ateratzeko, eta Jorge Mendes ordezkariak bere jokalariak ekarri zituen, taldea Txapeldunen Ligara itzultzeko proposamenarekin.
Horri aurre egiteko Valverdek ezin izango du Aduriz, Muniain eta de Marcosen laguntzarekin kontatu. Aldaketak egongo dira Portoren aurka jokatu zuen hamaikakoarekiko. Puntan Guillermok jarraituko du, eta Iturrasperen itzulera espero da ere. Viguera, Sola eta Unai Lopez gaztea deialdian sartu egin dira. Partidua irabaziz gero hirugarren garaipena segidan izango litzateke ligan, eta lasaitasuna eskaintzen duten sailkapen erdiko postuetan kokatuko lirateke zuri-gorriek.
Txingurrik honako jokalariak deitu ditu Valentziaren aurka jokatzeko: Iraizoz, Laporte, San Jose, Beñat, Iturraspe, Kike Sola, De Marcos, Ibai, Bustinza, Iago Herrerín, Susaeta, Iraola, X.Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Viguera, Guillermo, Aketxe, Balenziaga eta Unai Lopez.