Athletic

Ukranian eta Bielorrusian jokatuko da Athleticen etorkizuna

Erabiltzailearen aurpegia Iker Elorriaga 2014ko aza. 25a, 16:23

Argazkia: http://www.athletic-club.net

Txapeldunen Liga bueltan da eta Athleticek Shakhtarren aurka jokatuko du arratsalde honetan (20:45) Lviven. Bilboko azken egunetako eguraldi epela alde batera utziko dute eta Ukraniako elurretan lehenengo garaipena Bilbora ekartzen saiatuko dira.

Donetseko taldeak final zortziretetako txartela matematikoki eskuratu nahi du, bilbotarrek, ordea, Europan jarraitzeko aukerekin jarraitu nahi dute. Zuri-gorriek behin bakarrik irabazi dute kanpoan Txapeldunen Ligan, 1956. urtean. Aurtengo edizioko azken aukera gaurkoa izango da, Napolesen , Borisoven eta Porton lortu ez zutena eskuratzeko. Horrez gain, gaur galduz gero, eta BATEk irabaziko balu, Europatik at geldituko lirateke. Partida hori arratsaldeko 18:00etan jokatuko da, beraz, gertatutakoa jakitearen abantaila edukiko dute lehoiek.

Bestalde, Ligan jokatutako azkenengo partiduak taldearen animoak suspertu ditu. Taldearen jokoak hobera egin du ere, eta Valverdek jokalari guztiekin kontatu dezake. Hala ere, denboraldi honetan Europako lehiaketan ezagutu ditugun hamaikako desberdinak guztiz ezezagunak izan dira zaleentzako. Txingurrik Ligari eman zion garrantziarik haundiena, eta gaur jokatuko duen hamaikakoa bitxia izan daiteke. Momentuz, horri buruz dakigun informazio bakarra, Aduriz aulkian jesarriko dela da.

Shakhtar Donetsek puntu batekin nahikoa du Txapelduenen Ligan aurrera jarraitzeko, baina, lehenengo postua eskuratu nahi dute, final zortzirenetan aurkari ahulago baten kontra jokatzeko. Horrez gain, Luiz Adriano golegileak jolastuko du, lehenengo lau jardunaldietan 9 gol sartu ditu eta txapelketako golegilea izatea lortu nahi du, eta bere marka partiduka haunditzen joan. Berari laguntzeko Lucescuk jokalari guztiak prest ditu, beraz, Bilbon ikusi genuen talde gogorraren kontra jokatuko dute berriz ere.

Ernesto Valverdek, bere aldetik, jokalari honek eraman ditu Ukraniara: Iraizoz, Laporte, Erik Moran, San Jose, Beñat, Iturraspe, De Marcos, Bustinza, Iago Herrerín, Susaeta, Iraola, X.Etxeita, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Viguera, Balenziaga, Kepa Arrizabalaga eta Unai Lopez.