Athletic

Lehoiak eta Leon Koliseoan

Erabiltzailearen aurpegia Iker Elorriaga 2014ko aza. 29a, 11:33

Argazkia: http://www.athletic-club.net

Athleticek Getaferen aurka jokatuko du arratsaldeko 16:00etan Coliseum Alfonso Perez futbol zelaian.

Txapeldunen Ligan lortutako garaipena alde batera utziz, ligan murgilduko dira berriz ere zuri-gorriak. Txapelketa honetan bost partida daramatzate galdu barik, eta bolada on honekin jarraitzeko prest zelairatuko dira. Gaur irabaziz gero, jaitsiera postuetatik urrundu eta Europako postuetara hurbilduko lirateke.

Gaurko aurkaria Cosmin Contra, Alaveseko jokalari ohiak, entrenatzen duen Getafe izango da. Hasiera kaxkar bar egin arren, beraien lehendakariarekin arazoekin eta guzti, azkenengo jardunaldietan hobera egin dute, eta Athleticekin bat daude sailkapenean. Partida honetarako Pedro Leon berreskuratu dute, soldata muga dela eta fitxa barik zegoena. Talde gaztea da, kontrara erraz eta arin mugitzen dena, baina arazoak ditu golak sartzeko, aurrelari on baten faltan dagoelako.

Athleticek, berriz, aurrean ez du inolako problemarik edukiko. Aduriz jokatzeko prest dago eta Viguera hasierako hamaikakoan jarraituko duela espero da. Arazoak atzekaldean datoz. Etxeitaren lesioak ateak irekiko dio Gurpegi edo San Joseri. Biek jokatu zuten Txapeldunen Ligan, eta San Jose garaipenaren gola egiteaz gain, jardunaldiko hamaikako onenean izendatu zuen UEFAk.

Hegaletan ere aldaketak egin ditu Valverdek. Ibai eta Aurtenetxe deiaidian sartu dira berriro, eta Susaeta, berriz, Bilbon geratuko da. Honek dira deialdian sartu diren jokalariak:Iraizoz, Aurtenetxe, Laporte, Erik Moran, San Jose, Beñat, Iturraspe, De Marcos, Ibai, Bustinza, Iago Herrerín, Iraola, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Viguera, Balenziaga eta Unai Lopez.