Athletic

Euskal Derbya

Erabiltzailearen aurpegia Iker Elorriaga 2014ko abe. 14a, 16:17

Argazkia: http://www.athletic-club.net

Athleticek Errealaren aurka jokatuko du gaueko 21:00etan Anoeta futbol zelaian.

Euskal kirolarentzako arratsalde ederra izango da gaurkoa. Bilbon ospatuko den lau t'erdiko txapelketaren ostean, euskal derbya datorkigu. Ika-mikaka ibili dira aste osoan, bai Lezaman, bai Zubietan, zeinek dituen irabazteko posibilitate gehien adieraziz. Baina hau derbya da, eta edozer gerta daiteke gaurkoan.

Zuri-gorriek Europa Leaguerako txartela eskuratu ondoren gogoz helduko dira partidura. Hala ere, Valverderen mutilek partidia onak eta txarrak nahasten ari dira denboraldi honetan, eta ez dakigu Kordobaren aurka erakutsitako jarrera, edo Txapeldunen Ligako jarrera ikusiko dugun. Irabaztea beharrezkoa da Europako postuetatik ez urruntzeko, Malaga eta Valentzia atzo irabazi zutelako, eta bederatzi puntura jarri dira.

Errealak, berriz, jaitsiera postuetatik hiru puntura jarraitzen du, eta garaipena bikain datorkio postu horietatik ihes egiteko. Moyes heldu zenetik partiduak hobeto jokatu eta puntuak eskuratu zituzten. Baina, azkenengo partiduan, Vila-realen kontra, lau gol sartu zizkieten, eta entrenatzaile berriaren lana kolokan jartzen hasi dira. Taldearen maila ukaezina da, bi urtez jarraian sailkatu dira Europan jarraitzeko, eta Real Madrid eta Atletico garaitu dituzte denboraldi honetan.

Moyesek jokalari guztiak ditu jokatzeko prest, beraz, maila haundiko hamaikakoa zelairatuko da. Valverdek, berriz, atzekaldean ditu arazo gehien. Aurtenetxe, Iraola eta Etxeita ez dira norgehiagokan egongo. De Marcos eskuma hegalera itzuliko da, eta Balenziaga, ezker hegalera. Gurpegi eta San Jose postu bat jokatuko dute bien artean, Laporteren eskuman jokatzeko. Goiko hegaletan aldaketak egon daitezke, Ibai eta Susaetak Txapeldunen Ligan egindako partidu onak hasierako hamiakakoan leku bat lortzeko balio dezake. Aurrealari postura Aduriz Donostiarra itzuliko da.

Txingurrik jokalari honek eraman ditu Anoetan jokatzeko: Iraizoz, Laporte, San Jose, Beñat, Iturraspe, De Marcos, Ibai, Bustinza, Iago Herrerin, Susaeta, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Viguera, Guillermo, Balenziaga eta Unai Lopez.