Athletic

Beste Athletic bat

Erabiltzailearen aurpegia Iker Elorriaga 2017ko urr. 2a, 10:48

Argazkia: Athletic Club

Zuri-gorriek, jarrera lehiakor batekin, Valentzian puntuatzea merezi izan zuten, baina defentsan erakutsitako ahuleziak berdinketa ekidin zuen.

Kukoren mutiliek beste aurpegi bat erakutsi behar zuten Ligako geldiunea iritsi baino lehen eta bost partida jarraian irabazi gabe egonda. Horrela egin zuten, eta beste Athletic bat ikusi genuen zelaian. Zigandak sistema aldatu zuen Valentziaren kontra jokatzeko, hiru jokalari zelai erdian partidua kontrolatzeko, Williams puntan eta Susaeta eta Cordoba hegaletan kontraerasoan jokatzeko. Ideia ez zuen eragin handirik izan baiana gutxienez taldea lan hobeago bat aurkeztu zuen.

Partidua hamaikakoaren sorpresarekin hasi zen. Ziganda, postuan jarraitzeko zeozer aldatu behar zuela jakinda, proposamen berri bat zelairatu zuen. Zelai erdia kontrolatzea eta bizkor erasora jotzea, hori izan zen atzoko lehendabiziko estiloa. Lehenengo minutuetan ondo irten ziren zuri-gorriak proposamen berriarekin, eta gol egiteko aukeraren bat sortu zuten. Cordoba ederto jardun zuen partidu osoan, eta Muniaren lekua hartzeko merituak egin zituen.

Baina proposamena ordu erdi iraun zuen soilik. Valentzia bolada bikainean dagoen taldea da, eta horrek futbolean asko balio du. Atzean, erreztasunak utzi arren, Athleticek ez zuen aprobetxatzerik izan. Valentziak, ordea, eduki zuena barrura bialdu zuen.

Izan ere, orain arte, denboraldi hasierako gauzarik onena atezaina eta defentsak izan dira, lehenengo hiru partiduetan golik jaso gabe egotea lortu zuten. Baina atzo ez zen Lekue, eta batez ere, Keparen eguna izan. Atezainaren akatsek bi gol suposatu zuten,  eta hori taldearentzat oso gogorra izaten da.

Baina horrra hor non atera zen atzoko poztasun bakarra. Atsedenaldian, bi eta huts kanpoan galtzen, dena kontran zegoenean, taldea burua altxatu eta hiru puntuen bila borrokatu zen.  Aduriz bigarren zatiko lehenengo minutuan zelairatu zen, San Joseren ordez, eskema guztiz aldatu eta Valentziaren atera hurbiltzen joan ziren.

Aduriz begi artean ditu jokatu duen taldeak, eta nola ez, nolako aurrelari mota eduki zuten gogoratzeko gol eder bat eskaintzen ohi die.  Hala izan zen berriz ere, eta berebiziko kontrol bat egin ondoren, bi eta bata jarri zuen markagailuan.

Zuri-gorriek irabazteko aukerak ikusi zuten, eta berehala Raul Garcia irten zen zelaira, eta hortik aurrera beste talde bat izan zen. Eguenean ikusi nahi genuena azaldu zen Mestallan. Taldea gogoak atera zituen, eta partiduaren bila joan zen. Tamalez, baloi luze batean kepak ez zuen ondo neurtu eta Rodrigok hirugarrena sartu zuen. 

Baina atzo zelaian beste Athletic bat zegoela argi zegoen. Laporte marra gainean Guedesen burukada atera zuen, eta, segidan, Athleticen aldeko falta  batean Raul Garciak bigarrena sartu zuen. Puntuatzea posible zela ikusita, Kukoren mutilek Valentziako jokalariak beraien arean sartu eta berdinketa lortzeko hainbat aukera burutu zituzten. Baiana Netoren geldiketa bikainak eta langak Athleticen erasoak ekidin zituen.

Horrela bukatu zen partidua, zuri-gorriek berdinketaren bila behin eta berriz, baina lortu ezinik. Futbolean ezin da beti irabazi, eta galdu arren, oso garrantzitsua izanten da nola galdu. Atzo beste aurpegi bat ikusi genuen zelaian, eta horri heldu beharko dio Kuko partidurik gabeko bi aste hauetan gauzak argitzeko eta hurrengo txanpan Ligan eta Europa Leagueko sailkapenetan aurrera egiteko.

 

Kepa Arrizabalaga

 

Bera izan zen atzoko protagonista, tamalez, ez onerako. Denboraldi hasieran oso seguru azaldu den atezaina, Lopetegiren deialdian sartu da berriro, bere bizitza profesionaleko partidurik txarrena burutu zuen atzo.  Lehenengo mailako atezainak egin ez dezakeen bi akats handi egin zituen, taldea momentu onenean zegoenean.

Partidua amaitzean, prentsaurrekoan, autokritika egin zuen, eta Kuko bere atezaina defendatzera irten zen, nola ez. Jokalari guztiak daukate egun txar bat, eta atezaienen kasuan, egun hori nahiko beltza izan ohi da, ate aurrean daudenak direlako.

Bidea ondo ikasia du. Autokritika, zertan akats egin duen ikustea, eta berriro gerta ez dadin nola egiten den ikastea. Kepa puntuak ematen duen atezaina dela erakutsi du askotan, eta arratsalde txarretan prentsaren aurrean gogoeta egitea atezain hobeagoa izan daitekela erakusten du.