Athletic

Ostersunds 2-2 Athletic

Erabiltzailearen aurpegia Iker Elorriaga 2017ko urr. 20a, 10:18

Susaeta Ostersunds jokalari baten aurka

Athleticek sekulako joko astindua jaso zuen Suedian eta azken minutuan Europan bizirik jarraitzeko puntu bat eskuratzea lortu zuen.

Athleticek Suedian puntu bat lortu zuen Ostersunds taldearen aurka. Teorian aula zirudien taldea, praktikan justu kontrakoa gertatu da.  Izan ere, 2011. urtean Suediako laugarren mailan zegoen taldeak, Athleticeri sekulako joko astindua eman zion, egurra.

Osterstunds ez da kokilduta irtetzen den talde bat, nahiz eta besteak baino txikiago izan edo sentitu. Bolada izugarria daraman taldea da, beti gora begira eta konfiantzaz betea. Badakite zein den bere jokoa eta nola egin behar duten, ondo landutako taldea dela argi utzi dute. Zuri-gorriek, berriz, kontrako dinamika daramate. 

Zalantzarik gabe, lan hori izaten da gero emaitzak dakarrena. Talde Suediarrak Zorya eta Hertha menperatzea lortu zuen, 6 puntuak eskuratuz. Athleticek, ordea, Europan ez da inor irabazteko gai izan.

Izan ere, puntu bakarrarekin agertu ziren atzo zuri-gorriek zelaian, irabazteko premia handiarekin. Denboraldiko lehenengo finala, klasiko bat. Sevilla irabazi ondoren taldea animoekin eta suspertuta ateratzeko unea zen, baina ezta gutxiagorik ere. 

Zigandaren mutilek guztiz gaindituta ibili ziren atzo, Ostersundseko jokalariak nondik zetozen jakin barik. Emaitza irudikeri utza izan zen, bai lehenengo partea bukatzean, baita partida bukatzean ere. Talde Suediarra hiru puntuak lortzea merezi zuen, baina futbolean ez du beti onena irabazten. 

Athleticek denboraldi osoko arazoak erakutsi zituen, guzti-guztiak. Inola ere ez dabilen zelai erdi batekin irten ziren, markak behin eta berriz galtzen dituen defensarekin eta eraso estatiko eta geldi batekin.

Partidua Athleticen alde jarri zen lehenengo zatiko lehenengo laurdenean, baina taldea ez zen batere ondo irten, eta gola Suediarren hutsegite bati esker etorri zen. Larunbatean, Sevillaren aurka, abantaia finkatzen dakitela erakutsi zuten, atzokoan, berriz, ez zuten opariari probetxurik atera. 

Gola sartu baino lehen, eta gola eskuratu ondoren, Ostersund izan zen nagusi bere etxean. Nahiz eta atsedenaldira galtzen joan, argi zeukaten zein zen bidea, eta lehen aipatu dugun bezala, ondo landuta dagoen taldea da. Bigarren zatia hasi bezain pronto, buelta eman zioten markagailuari.

Izan ere, Bilbotarrak ez zuten ezer aldatu, eta akats berdinekin zelairatu ziren berriro. Suediarrak, berriz, zelai-erdian presioa igo, defensa pixka bat gehiago aurreratu eta  aurrelarien mugikortasunari etekina ateraz gogotsu ekin zioten erasoari.  Hamar minututan markagailuari buelta eman zioten, eta beste hainbat gol sartzeko aukerak eduki zituzten.

Herrerin Ostersundsen aurrelarien kontra izan zen. Marketan arazon pila izan zituzten, erdilariek ez zuten atzean lagundu, eta atezainak ahal zuen guztia egin zuen taldea partiduan mantentzeko.  Hori esker, Williams zelairatu zenean taldea apur bat piztu zen. Gutxienez goian mugikortasuna izan zuten eta Iñakiren griñak taldea luzatzea eta bigarren zatiko lehen aukerak sortzea lortu zuten.

Williams taldeari ematen diona ez dio beste jokalaririk ematen. Denboraldiaren hasieran bera egon zen gol jokaldi guztietan, eta Muniainekin bat taldeko onena bihurtu zen. Ikerren lesioarekin bera hasierako hamaikakoan ez egotea ez da ulertzen.

Susaetak, betiko lez, lan-eta lan aritu zen, baina atezainaren kontra bakarrik zegoenean berriro huts egin zuen. Jokaldi horrek taldekideak berpiztu zituen, eta aurrera jo zuten berdinketaren gola lortu arte. Horri esker oraindik bizirik diraute, eta BATEren bigarren zatia zirudiena ekidin zuten.

Gauzak horrela, erreza zirudien sailkapena, guztiz konplikatu da. Zigandaren mutilek ez dira inor irabazteko gai izan, eta hori normalean kanpora joateko seinalea da. Zorionez, oraindik gelditzen diren 3 partiduetatik bi San Mamesen dira, eta sailkapena beraien eskuetan jarraitzen du, baina hiru partidak irabazi behar dira besteen emaitzen zain ez egoteko.

 

Raul Garcia

 

Nafarroako jokalaria nolakoa den aski ezaguna da. Baina azken aldian ikusten ari garen jokalaria ez da pasadan bi denboraldietan ikusi genuena, eta Atletico Madrilen ikusi genuena, are gutxiago.

Presio eta intentziateta etengabe eman eta eskatzen duen pertsona hori behar dute taldekideek. Berak zeukan grina atera behar du berriz ere, hori da bere jokoa, horregatik etorri zen Bilbora eta horregatik pasa zen arerio duin bat izatetik, jokalari maitatu bat izatera. 

Badakigu nolakoa den, eta hori faltan botatzen dugu. Taldea sorbaldetan eraman dezakeen futbolaria dela argi dago, pertsonalitate gogorra eta gauzak garbi eta aurpegira esaten dituena. Galtzea benetan gorroto duena eta zelaian begirada berdegunera botatzen ez duen jokalaria.

Hori, tamalez, ez da azken partiduetan ikusten ari garen Raul Garcia. Betiko jokalaria bueltatu behar da, intentzitatea aldarrikatzen duena, taldekideak animatzen eta suspertzen dituena eta zelaian gertatzen den guztiaz beti adi egoten dena.  Bai zelaian, bai aldagelan, taldea aurrera eramateko Raul Garcia itzuli behar da.

 

Argazkiak: Athletic Club