Hil ala biziko partidua zen atzokoa San Mamesen, denboraldiko lehenengo finala. Ligaxkaren joaneko hiru partidak galdu ondoren, lehenengoa irabaztera behartuta zeuden, eta horrela egin zuten.
Harmailak taldearekin bat egin zuten. Aparteko giroa San Mamesen, Europako partidu onenetan bezala, eta taldea apostua onartu zuen. Intentzitatearekin eta gogoekin, aspalditik eskatzen zaionarekin zelairatu ziren, Ostersunds bere zelaian sartuz.
Suedirrak baloia atzetik jolasten saiatu ziren lehenengo jokaldietan, baiana ezinezkoa gertatu zitzaien. Athleticek, presio altuarekin, baloiak bereganatzen zituen, eta erasoak ziren behin eta berriro. Kornerrak, hegaletako erdiraketak, kanpoko jaurtiketak… partida Ostersundsen zelaian jokatzen ari zen, baina gol aukera garbiak ez ziren heltzen.
Baina, azken aldian, arazo larria du Athleticek area barruan. Hegaletatik datozen erdiraketak ez dira oso zehatzak, era onean esanda. Aurrelariei heltzen zaizkien baloiak ez datoz inoiz abantailarekin, eta horrela golak sartzea zaila izaten da. Horrez gain, Raul Garcia eta Aduriz ez daude egoera finean, eta hori taldeak nabarmentzen du.
Zelai erdian, ordea, Iturraspe izan zen jaun eta jabe. Aspaldiko jokalaria bueltan dela dirudi eta bere oinetatik pasatzen da zuri-gorrien joku guztia. Beñaten lesioarekin, zenbat arazo ekidin zezaketen egia lehenengo unetik esan balute, Iturrasperen lan onak taldea aurrera eramaten laguntzen du.
Athletic nagusi zen partiduan. Kornerrak joan, kornerrak etorri, gola zetorrela zirudien. Baina lehenengo zatiko aukera bakarra Adurizen burukada izan zen, domeinu asko, baina aukera garbi gutxi. Suediarrak, berriz, kontrakoa. Aukera gutxi baina heltzen zirenean gol-aukerak sortzen zituzten Iagoren atean.
Horrela heldu ziren atsedenaldira, Athletic gogotsu baina trebetasun faltan eta Suedirrak, berriz, kontrara aukeraren bat aprobetxatzeko nahiarekin. Bigarren zatia, lehenengoa bezala, Athleticen erasoekin hasi zen. Talde biek planteamendu berdinarekin jarraitu zuten, eta partidua lehenengo zatiko itxura hartzen joan zen.
Harmailak taldea animatzen jarraitzen zuen, eta zuri-gorriek korner eta hegaletako jokaldiekin gola ezin sartu jarraitzen zuten. Hara nola agertu zen entrenatzaile on baten dohaia. Zigandak Susaeta zelairatu zuen, San Joseren ordez. Partidua Athleticen kontrolpean zegoen, eta lau erdilari bakarrekin geratu zen.
Bielsaren sistema ikusi genuen berriro San Mamesen. Lau atzelari, Iturraspe aurretik euskarri lanak egiten, lau jokalari aurretik askatasun osoarekin eta aurrelari bakarra puntan. Erasora jotzeko sistema ipini, eta aukera gero eta garbigoak etorri. Azkenean, gogoz, garaipenerarte jo behar zutela jakinda, partiduko gol bakarra heldu zen.
Williams hegaletik sakondu, atzera pasea eman eta Raul Garciak langara bota zuen baloia, baina Aduriz hortik zebilen, betiko lez, eta inor baino gehiago salto egin zuen baloia sare barrura botatzeko. Merezimendu osoarekin heldu zen gola, eta Adurizek horren beharrean zegoen.
Markagailuan aurretik jarrita, Zigandak taldea hasierako sistemara itzularazi zuen. Rico, aspaldiko partez, San Mamesen zelairatu zen Williamsen ordez, partidua guztiz kontrolatzeko. Irabaztea beharrezkoa zen, baita partidua kontrolatzea ere. Suediarrak gola behar zuten orain, eta baloiaren jabetza berdindu zuten.
Athleticek partidua bere kontrolpean zeukan, baina Lekue izan zen atzo txarto pasatu zuena. Ezin izan zuen bere parekidea partidu osoan zehar menperatu, eta banakako jokaldietan Suediarra zen nagusi. Nuñezen laguntzak itzelak izan ziren, baina azkenean, bitan berandu heltzeagatik kaleratua izan zen azkenengo minutuan.
Baina partidua zuri-gorriena zen. Horrez gain, Alemaniatik zetozen notiziak onak ziren, beraz, lehenengo postuari heltzeko aukerak bizirik jarraitzen dute, gelditzen diren bi partiduetan aukerak izango ditu Athleticek lehen hiru partiduetan egindako akatsak konpontzeko.
Susaeta
Lanaren sinonimoa da Susaeta. Bere 450. partudua bete zuen atzo eta irabaztera irten zen. Zelai erdian jokatzeko agindua jaso zuen, eta nola ez, lana aurrera eraman zuen. Partidua aldatzeko zelairatu zen, eta horrela egin zuen.
Batzuetan, Eibartarra, ez dabil oso fin, baina ez da eskutatzen diren horietariko bat. Badaki taldea bereganatzen, behin eta berriro saiatzea eta erasoan zein defentsan lan egitea. Atzo berarentzako oso ezaguna ez den lekuan jokatzea tokatu zitzaion, eta horrela heldu zen gola.
450 partida bete ditu, eta Europan Athleticen elastikoarekin gehien jokatu duena da. Bere kontuan partidu gehiago jolastu nahi dituela argi adierazi zuen atzo bere joko eta gogoekin. Kapitaina lan itzela du aurten, eta taldekideek bere jarrera eredutzat hartu behar dute.