Athletic

Athleticen aste biribila

Erabiltzailearen aurpegia Iker Elorriaga 2017ko abe. 11a, 08:00

Mikel Rico Levanteren aurkako partidan

Zuri-gorriek, Valentzian, Levanteri irabazi zioten asteburuan, bi partida jarraian irabaziz. Emaitza hauekin, Zigandak San Mameseko aulkian jarraituko du, eta Spartak Moskvaren aurka jokatuko dute Europa Leagueko hurrengo kanporaketan. 

Formenteraren aurka galdu zutenean, hiru partiduko errenta eman zioten Zigandari, eta aukera aprobetxatu duela dirudi. Real Madriden kontra berdindu ostean, 2 partida jarraian irabazi dituzte aspaldiko partez, eta Europan bere multxoan lehenengo postuan sailkatzea lortu dute.

Gauzak horrela, Ziganda San Mameseko aulkian jesartzen jarraituko da. Jokoa askoz hobera egin ez duen arren, emaitzak onak izan dira, eta beste aukera bat irabazi du. Orain, Derbya dator, eta Betisen aurkako partida. Urtea era on batean bukatzeko aukera edukiko du, turroia lasaitasun osoz jateko. 

Atzoko partidua ez zen berebizikoa izan, inondik inora. Baina irabaztea lortu zuten, eta hori zen eskatzen zena, hiru puntuak etxera ekartzea. Emaitzak dakarren lasaitasuna taldeari ederto datorkio. Horrekin lanean jarraitu dezakete, jokalariak apurka-apurka errekuperatzen joan eta beste jarrera batekin hurrengo norgehiagokak prestatu.

Asteburu honetan Realaren aurkako derbya izango da, San Mamesen. Eta gauzak zer diren, zuri-gorriek irabaziz gero, donostiarren gainetik jarriko lirateke sailkapenean. Hori, jokalarientzako, motibazio puntu eder bat da. Zaleak pizteko eta taldean sinismena berreskuratzeko unea izan daiteke. Gauza politak lortu daitzeke oraindik, eta urte bukaerako bi partidetan asko egongo da jokoan.

Izan ere, nahiz eta bi hilabete hauek benetan txarrak izan, Athleticek Europan jarraitzea lortu du, eta lehenengo postuan. Eta, Ligan, Europatik 4 puntura dago. Aurten, merke egongo da Europara joateko txatela, eta zuri-gorriek lehian egon behar dira beste behin. Kopan kanpoan geratzea, urtarrilean atsedena hartzea dakar, eta helburu nagusiei adorez begiratzeko erabili behar dute, hau ezin daiteke trantsizio urte bat izan, ez jokalari hauekin.

Athleticek, FC Spartak Moskvaren aurka jokatuko du Europa Leagueko hurrengo kanporaketan. Errusiako kapitalean jokatuko du lehenengo partida, finalera heldu zen urtean bezala. Baina, aurten, Spartak taldea izango da aurkaria. Baikorrak izateko aukerak somatzen dira, gutxi, baina badira. Ia oraingoan gauzak aldatzen diren eta egindako lanaren emaitzak heltzen diren