Iratiren eta gurasoak espetxean dituzten umeen eskubideak kontutan izateko unea heldu da!
Nola izan daiteke Euskal Herriko espetxeetan familientzako modulorik ez egotea? Familiak elkarrekin eta umeak berezkoak dituzten eskubide guztien jabe izateko, mobiliza gaitezen!
Motxiladun umeen eskubideen alde eta espetxe politika berri baterantz, kalejira bat burutuko dugu Bilbon.
Otsailak 6, larunbata
17:30
Arriaga plaza
Musika, zirkua eta animazioz beteriko kalejira koloretsua izango da!
Zabaldu deialdia eta parte hartu!