Atzo Bilboko Udaleko Elkarrekin-Podemosek, Euzko Alderdi Jeltzaleak, Euskal Herria Bilduk eta Alderdi Sozialistak izenpetutako akordioa begi onez jaso dute Irati Gurasoekin EHra dinamikako kideek. Hurrengo astean Gasteizko Parlamentuko alderdietako ordezkariekin dituzten hitzorduei begira, azken hilabeteotako lana hauspotu du ezberdinen arteko akordio honek.
Irati bere gurasoekin Euskal Herriko espetxeetara hurbiltzearen eskaera eskertzeaz gain, alderdiekin biltzeko prestutasuna eta Iratiren inguruko txostena bidali diete Udal taldeei, hemendik aurrera ere, bidea horretan elkar topatzea espero dutelarik.