"Països Catalanseko elite ekonomiko eta politikoak suntsitu behar ditugu"

Erabiltzailearen aurpegia Jaia Eta Xerinola 2014ko ira. 8a, 12:15

Orain dela 300 urteko gertakari batek gure herriaren askatasuna urratu zigun. Bartzelonako defentsa heroikoa, beste Països Catalanseko herri eta hiri askok bezala, gure herriko joera errebeldea markatzen du.

Gainera, gogorarazi nahi dugu, duela 355 urte gure iparraldeko zonaldea Frantziara gehitu zutela; orain dela 307 urte, País Valencià arma eta errepresioari esker erori zela; eta duela 299 urte, azken Països Catalanseko bastioia, Mallorca, Borbonen zentralismoan eroriarazi zutela.

Geroztik, Països Catalansek ez dio borroka egiteari utzi. Herri langileak izan dira momentu oro borrokaren protagonistak, eta oraingoan ere, barrikadaren lehenego lerrora itzuli gara.

Frantziarekiko eta Espainarekiko dugun menpekotasuna okupazio militarren bidez eman zen. Eta menpekotasun horrek politikoen eta ekonomilarien eliteak erosiz aurrera jarraitu du. Duela hamarkada ugari, gure ordezkariak zirela esaten zigutenek, paktuen bidez saldu egin gintuzten. Esaterako, Monkloako itunak, estatutuen itunak, LOAPAko itunak... gaur egun badakigu protagonista horiek gure dirua lapurtzen ari zirela. Autonomiako botere ustelaren eta estatu zentralaren menpe egindako itunak dira horiek. Trantsizioko ituna bezala, non eliteek gogor lan egin zuten Països Catalansen proiektua apurtu eta konstituzioaren bidez debekatzeko.

Haien kultura politikoa itunen bidez eta botere ekonomikoari men eginez eraiki dutenek, une honetan diote, herritarren aldarrikapenen aurrean egon nahi dutela; baina, benetan, hain interesa, boterea mantentzea da.

Herrialde honen elite ekonomiko eta politikoek ez dute nahi, eta ez daukate nola lortu independentzia. Herritarren indar antolatua baino ez da gai izango borroka hau irabazteko. Horregatik, Països Catalanseko elite ekonomiko eta politikoak suntsitu behar ditugu.

Gure jendea, herrialde langilea eta klase herritar kapitalistaren eragin gogorra pairatzen ari da. Bizibaldintzak gero eta gogorragoak dira eta buruzagi eta langile-klaseen arteko aldea gero eta handiagoa da. CIUri, PPri, eta PSOEri esker gure eskubide sozialak gero eta eskasagoak dira; eta hori gutxi balitz, hizkuntza, generoa edota eskubide zibilen gaineko politika atzerakoien eragina pairatzen dugu.

Beste behin ere, tinko jarraitzen dugu eta gure kontra doazen lege inposatzaileei aurre egingo diegu. Wert ministroak indarrean jarritako LOMCE legea bezalakoek, herritarrei eta herritik egindako hezkuntza eskubideari uko egiten diotelako. Abortuaren erreformaren legea litzateke beste adibide bat, gure gorputzaren gaineko erabakitzeko eskubidea kentzen digulako.

Erregimen aldaketa behar dugu baita Països Catalanseko errepublika ere. Baina, sistema ere aldatu beharra dago. Independentzia behar dugu dena aldatzeko! Independentzia, sozialismoa eta feminismoa!