"Gaurko mugimendu libertarioaren eta gizarte mugimenduaren aurkako operazio poliziala salatu nahi dugu, baita Joneren atxiloketa ere.
Hamaika lagun; aktibistak eta militante libertarioak, azoetatik, herrietatik eta etxe okupaetatik, egunero borrokatzen dabiltzanak gutariko askok egiten dugun bezala; atxilotu zituzten atzo goizean eta gero haien kontrako frogak bilatuko zituzten.
Terrorismoaren kontrako operazioa dela esan dute baina haiek dira terroristak direnak! Casa de la Muntanyara sartzen dira beldurra eraginez, pasadan astean La Maisonen egin zuten bezala. Ez zaie batere guztatzen gu geuk alternatibak sortzea eta esan daiteke beldura beste bandora aldatzen ari dela!
Beldurragatik paranoia batean sartzen dira eta gure kontrako ekintza potoloak egiten dituzte; Gernikan Jone Amezagaren atxiloketa edo 'ley mordaza' bezalakoak.
Horretaz gain, komunikabideek ere ardura handia daukate. Ezin dituzte berriak kaleratzen dituzten bezala eman eta horregatik zentzuz jokatzea eskatzen diegu.
Bukatzeko, esan nahi dugu, argi eta garbi, elkartasuna dela gure tresna onena!"