Nora Mugarza Salegi, Esperanza Zabala, Elena Fdz. Rico eta Valentina Torres Zorrilla dira II. jardunaldi hauetan parte hartuko duten artistak.
Ibilbide eta diziplina ezberdinetako lau artista hauek gorputzaren inguruko proposamen eta gogoetak dakartzate; lan performatiboetan espazioak aztertzen dituzten bideoak, errituarekin zerikusia duten formatu handiko argazkiak, gorputz eskultoriko interaktiboak eta gorputza eta arimaren inguruko dikotomia aztertzen dituzten lanak izango dira ikusgai.
Ekainaren 6an OKELA sormen lantegian arratsaldeko 7tan erakusketaren inaugurazioa + artisten lanen inguruko berbaldia + Yogurinha Borova artista gonbidatua Dj lanetan.
Ekainaren 6an, Gorputzak beraz OKELAn.
Bideo promoaren linka:
--
“Haragi bizia, hiztuna eta inteligentea, pentsatzeko gaitasuna duen lehen materia izateaz gain, lehen fabrika ere bada; ekoizpen-makinarik zoragarriena. Haragi sortzailea bosgarren elementuaren gisakoa da, lau elementu naturalak –ura, sua, airea eta lurra– barnebiltzen dituen bosgarren esentzia, eta hauek goresten dituena”. Antoinette Fouque