XV.AMP "Forma"

XV.AMP "Forma"

Erabiltzailearen aurpegia OKELA Sormen Lantegiak ARTISTEN MEETING POINTAREN hamabostgarren edizioa ospatuko du azaroaren 16tik azaroaren 30era bitartean. Irekieran Ibon RG musikariaren emanaldia edukiko dugu ikusgai eta azaroaren 30ean, erakusketaren itxierarekin batera Iago Rey, Maria Benito eta Raúl Dominguez artisten berbaldiak izango ditugu arratsaldeko 19.30etan. Erakusketa irekita egongo da asteazken, ostegun eta ostiral arratsaldeko 17.00etatik 20.00etara bitartean. Erakusketa eta jardunaldiak: XV.AMP "Forma" Artistak: Iago Rey, Maria Benito eta Raúl Domínguez. Artista gonbidatua: Ibon RG. Irekiera data/ordua: azaroaren 16ean, osteguna. 19.30etan. Berbaldiak: azaroaren 30an, 19.30etan. Erakusketa irekita: azaroaren 30erarte, asteazken, ostegun eta ostiraletan arratsaldeko 17.00etatik 20.00ak arte.

XIV.AMP 'Pleguak', Okela Sormen Lantegia, Artist

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

XIV.AMP 'Pleguak', Okela Sormen Lantegia, Artist

Okela Sormen Lantegiak ARTISTEN MEETING POINTAREN XVI. edizioa ospatuko du irailaren 28tik urriaren 12ra bitartean: XIV.AMP 'Pleguak'. 

XIII. AMP 'Bakea'

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

XIII. AMP 'Bakea'

Gaur, ekainak 9, XIII. AMP Bakea erakusketaren irekiera izango dugu 19:30ean, Ixiar Rozas eta Myriam RZM kontzertuarekin batera. Erakusketaren parte-hartzaileak Oier Iruretagoiena, Irantzu Yaldebere eta Erlea Maneros Zabala izango dira.

X.AMP "ZORIA"

X.AMP "ZORIA"

Erabiltzailearen aurpegia Artisten Meeting Pointa, Okela Sormen Lantegiak aurrera eramaten duen ekimena da, Euskal Herriko artistak ezagutu eta saretzeko asmoz. Oraingoan hamargarren edizioa ospatuko da, "ZORIA" gaia aitzakiatzat hartuta artisten lan prozesuei hurbilketa bat egiteko. Irailaren 22tik 6ra bitartean ospatuko da. Irailaren 22an, erakusketaren irekiera egunarekin batera, Jam Sessionarekin gozatu ahal izango dugu iluntzeko 19.30etatik aurrera. Urriaren 6an, ordea, itxiera egunarekin batera, artisten lan prozesuetara hurbildu ahal izango gara artisten berbaldiekin, iluntzeko 19.30etatik aurrera. Erakusketa irekita egongo da astearte, asteazken eta ostegunean 17.00etatik 20.00etara bitarte.

Zoria

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Zoria

Kurtsoko lehenego AMParekin gatoz! Aurten aldaketekin gainera!

'Cadavre exquis' erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

'Cadavre exquis' erakusketa

Loraldia Festibalaren egitarauarekin bat, OKELA Sormen Lantegiak erakusketa kolektiboa antolatu du.

Artisten VIII. Meeting Pointa

2016/01/14 19:30

Okela sormen lantegia Bilbo

San Frantsizko kaleko 11. zenbakian dagoen Okela sormen lantegian Lorea Alfaroren erakusketa inauguratuko dute gaur 19:30ean. Ondoren, hainbat artista eta artezale elkartuko dira berbaldian, Artisten VIII. Meeting Pointean, memoriaren gaia ardatz dutela. 

Pentsamendu kritikoa, gogoeta, eztabaida eta artisten saretzea bultzatzeko asmoz jaio den espazioa da Okela.

Artisten topaketa teknologiaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Artisten topaketa teknologiaren inguruan

Bilboko San Frantzisko kalean kokatuta dagoen Okela sormen-lantegiak Artisten Meeting Point izeneko topaketarako deia zabaldu du. Topaketa hori urriaren 8an egingo da, eta bertan parte nahi duten artistek proposamenak bidali beharko dituzte irailaren 27a baino lehen.

VI. AMP "LANA"

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

VI. AMP "LANA"

OKELA Sormen Lantegiak Artisten Meeting Pointaren VI. edizioa ospatuko du gaur, ekainak 11.

Okela Sormen Lantegiaren I. urteurrena

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Okela Sormen Lantegiaren I. urteurrena

Gaur, apirilak 17, Okela Sormen lantegiaren I. urtaurrena ospatuko dugu. Ekimen irekia izango da eta beraz, herritarrei parte hartzeko deia luzatzen diegu.