X.AMP "ZORIA"

Erabiltzailearen aurpegia OKELA 2016ko ira. 13a, 12:36
Artisten Meeting Pointa, Okela Sormen Lantegiak aurrera eramaten duen ekimena da, Euskal Herriko artistak ezagutu eta saretzeko asmoz. Oraingoan hamargarren edizioa ospatuko da, "ZORIA" gaia aitzakiatzat hartuta artisten lan prozesuei hurbilketa bat egiteko. Irailaren 22tik 6ra bitartean ospatuko da. Irailaren 22an, erakusketaren irekiera egunarekin batera, Jam Sessionarekin gozatu ahal izango dugu iluntzeko 19.30etatik aurrera. Urriaren 6an, ordea, itxiera egunarekin batera, artisten lan prozesuetara hurbildu ahal izango gara artisten berbaldiekin, iluntzeko 19.30etatik aurrera. Erakusketa irekita egongo da astearte, asteazken eta ostegunean 17.00etatik 20.00etara bitarte.