19:00etan izango da hitzordua Deustuko Gazte Lokalean eta edariak zein pintxoak egongo direla aurreratu dute antolatzaileek.
"Lazlo Pearlman artista kontzeptuala da, sexuari eta identitateari buruz ditugun aurreiritziak deuseztatzeko gai den aktibista. Itxuraz gure bizitza sexualeko gezurren inguruko hausnarketa dibertigarria dena, bat batean, generoaren teoriari eta gure nortasunaren etengabeko bilakaerari buruzko hizketaldi zorrotz bilakatuko da. Fake Orgasm, sexualitateari eta identitateari buruzko diziplina anitzeko proiektu anbiziotsu baten lehen zatia da, eta buruan jotzen digu zuzenean, irakatsi dizkiguten eta txikitatik ikusi ditugun zenbait kontzepturen inguruan ikuspegia aldatzera behartzen baikaitu. Leku berriak bilatu beharko ditugu gure buruan hainbat kontzeptu berriz antolatzeko, esaterako gure gizontasuna, gure libidoa edo gure Barbie Superstar. Malagako Zinemaldiko Zilarrezko Biznaga eman zioten filme hoberenari. Jo Sol-ek 2005eko Zinemaldiko Zabaltegi Zuzendari Berriak sailean parte hartu zuek El Taxista Ful filmearekin."