'Pare 10 urtez' dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Pare Deustuko Gazte Talde Feministak 10 urte bete ditu aurten. Hori dela eta, dokumental honetan taldetik igaro diren zein egun taldeko partaide garen emakumeon ahotsak batuz hamarkada oso baten ibilbidea laburbildu dugu.

Hitzaldia: 'Bakearen eraikuntzarako erronkak, herri feminismotik'

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Hitzaldia: 'Bakearen eraikuntzarako erronkak, herri feminismotik'

Kolonbiako Red Feminista Antimilitaristaren esperientziak zuzenean ezagutzeko aukera izango da gaur Deustuko Gazte Lokalean

'Arrakala, zirrikitu bat haitzean'

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

'Arrakala, zirrikitu bat haitzean'

Asteartean 19:30ean Deustuko Gazte Lokalean. Galduko duzu?

Autodefentsa feminista, tresna eta giltza

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Autodefentsa feminista, tresna eta giltza

Azken hile honetan, eta aurrekoetan, sexu-erasoak etengabekoak izan dira. Zoritxarrez, horietariko asko Bilbon, eta batzuk Deustun bertan. Udan ez bezala, ez dute medioetan izugarrizko oihartzuna izan, baina bai gutxieneko jarraipen bat gutxienez, udako jaiak gure oroimenean gertu daudelako akaso. Baina, uda osoan mugimendu feministak salatu bezala, hau ez da udako notizia: erasoak ez dira udan bakarrik gertatzen, urte osoko kontua dira, eta batez ere, ez dira bortxaketetara mugatzen.

Trataera lotsagarria

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Trataera lotsagarria

Jakingo duzue azken bi asteotan Deustun bi eraso sexista eman zirela, eta horren harira auzo elkarteekin batera kontzentrazio bat deitu genuela. Hedapen handiko medio asko agertu ziren, eta egia esan, oso pozik geunden edukitako oihartzunarekin, baina berriak irakurtzerakoan eta telebistan ikusterakoan ezin genuen sinestu: taldea eta mugimendu feminista ez zituzten aipatu ere egin, gure irakurketako esaldirik sartu ere ez, pankarta aipatzen zuten edukizko ezer esan ez bagenu bezala, zinegotziei eskaini zieten arreta guztia... Hori salatzeko, atxikitutako oharra idatzi dugu, ahalik eta jende gehienek idatz diezaien nahi dugu eta. 

PARE: "Paul gixajoa!"

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

PARE: "Paul gixajoa!"

Arratsaldeko 16:00ak. Hain merezitako siesta ordua. Telebista piztu eta ETB2ko “¡Que me estas contando!” saioa jarri.  

Nazkatuta gaude!

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Nazkatuta gaude!

Nazkatuta gaude. Nazkatuta gaude behi izateaz. Nazkatuta gaude belarra jateaz. Belarra jateak nazkatzen gaitu. Nazkatuta gaude txahalei titia emateaz. Nazkatuta, hiltzera kondenatuak dauden txahaltxoak izateaz. Eta zu, ez al zaude nazkatuta legeak zuregatik erabakiak hartzeaz? Ez al zaude nazkatuta emakume askea ez izateaz? Eta, batez ere, ez al zaude nazkatuta zure amatasuna legeen esku egoteaz? GU NAZKATUTA GAUDE!

'Fake Orgasm' filmaren proiekzioa eskainiko du PAREk Gazte Lokalean

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

PARE Deustuko Talde Feministak 'Zinemaldia 2015' antolatu du. Egitasmoaren baitako lehen filma maiatzaren 21ean proiektatu zuten, 80 egun, eta gaur, ekainak 4, izango da bigarren emanaldia Fake Orgasm lanarekin.

Deustuko gune ilunak identifikatzeko bideoa kaleratu du PAREk

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Badatoz Deustuko jaiak eta, horrekin batera, bertako gune ilunak zer diren eta non dauden ezagutzeko garrantzia. Hemen duzue azalpen bideoa.