A-25 testigantzak

Emakumeok egunerokotasunean bizi ditugun indarkeria mota desberdinak

· Jolas-dendetako gabonetako katalogoek bereizten dituzten rolak: sukaldetxoak neskentzat eta bizikletak mutilentzat.

· Emakume perfektu eta irrealaren irudia betetzeko inposaketa, ondo depilatua, ondo jantzia, ondo orraztua, ondo makillatua…

· Amatasun grin derrigortua, ama izateko beharra edukitzea edo gutxienez nahia izatea, eta behin ama izanda, oztopoei aurre egitea, bereziki alor profesionalean.

· Emakumea objektu-sexual izatea, beti erakargarri eta sexy, baina xume eta monogamo.

· Gure baimenik gabe, gure gorputza begiratu, komentatu eta ikutzeko gizartean dagoen eskubide inplizitua.

· Gure hileroko “zikin eta kirasdunaren” tabua, gu “lotsaraziz eta berau ezkutatu nahirik”.

· Norbanakoaren sexualitatea eta elkarbanatutakoa auzian jartzea, alu-zakil dikotomiatik kanpo geratzen den bakoitzean.

· 2017an lan bera burutzeagatik %23.25eko soldata desberditasuna egotea gizon eta emakumeen artean, 2010etik hona gora egin duen zifra.

· Bai kultura bai kirol arloetan emakume profesionalek duten gutxiespen soziala; eta komunikabideek ematen dieten tratu bereizgarria.

· Goi kargu publikoak bere gehiengoan gizonak izatea, gune erabakigarrietan emakumeen ordezkapena kolokan jarriz.

· Urte honetan, gaurdaino, 55 emakume erail izana bere bikote edo bikoteohiek, 720 azken hamarkadan. Ezin ahaztu ditugu “genero indarkeria” bezala kontabilizatzen ez diren erailketak, hain zuzen, bikote ez diren gizonek eraildako emakumeak. 

 

PARE bezala, Deustuko gazte talde feminista bezala, emakumeok gure egunerokotasunean bizi ditugun indarkeria mota desberdinak plazaratu nahi ditugu. Goian aipatutakoak gizarte heteropatriarkal honetan bizi ditugun egunerokotasunaren adibide hutsak dira.

Azaroaren 25a aldarrikapen eguna ere bada eta emakumeok bideratzen eta protagonizatzen ditugun borrokak ikusarazi nahi ditugu; orain dela gutxi Bizkaiako zahar-egoitzetako langileen garaipena adibidez. Plazara hurbiltzera gonbidatzen zaituztegu, tenderetea begiratu eta gure denuntzia eta aldarrikapenaren parte izatera.

Elkarrekin eztabaidatzen, hausnartzen, saretzen garen emakumeak gara, egunero moldeak apurtzen saiatu, gure burua ahaldundu eta diskurtsoa ozen ohiukatzen dugunak. Nazkatuta gaude; kaleak, etxeak, tabernak, militantzia esparruak… bete eta gureak bihurtuko ditugu!

GORA BORROKA FEMINISTA!