MISIO POSIBLE BAT DUGU, DEUSTU FEMINISTA ERAIKITZEA

Egilea: PARE Deustuko Gazte Talde Feminista

Deustuko Gazte Feministok misio posible bat dugu egiteko: patriarkatuarekin eta bere espresio guztiekin amaitzea. Horregatik zisheteropatriarkatu kapitalistarekin akabatzeko antolatuta gauden Feminismoaren Agenteak gara gu.

Garai ezkorrak bizi ditugu, eta guk amesten dugun bizi eredua imposiblea dela dioten arren, eraikitako sistema honen gabeziak gero eta agerikoagoak dira. Testuinguru honetan, PAREz PARE ditugu sistema hau arrakalatzen jarraitzeko aukerak.

Posible delako: zaintza sistema publiko komunitarioa baten aldeko apustua egitea, sistema binariotik at bizitzea, eraso eta jarrera matxista oro desagerraraztea, justizia patriarkalari agur esatea, harreman osasuntsuak eraikitzea, gorputz espresio askeak bisibilizatzea eta aliantza maskulinoekin behin betiko bukatzea.

Askorentzat ezinezko dena gure misio posible bakarra da: Euskal Herri Feminista eraikitzea! Eta horretara goaz! Deustutik eta kolektiboan! Batu gurera!