Euskaraldia

0 eguna. Hasiera ekitaldia Alondegian

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Zuluaga 2018ko aza. 22a, 18:21

Gaur arratsaldean "E"USKARALDIAren hasiera ekitaldia izan dugu.

Bertan, jendea urduri, pozik eta parte hartzeko prest zegoen. Lagunekin hitz egiteko aukera izan dut eta oraindik ditugun zalantzak komentatu ditugu.

Bihar, berriz, ariketa hasiko da, hartutako erabakiari aurre egin beharko diot eta ditudan hutsuneak hobetzeari ekingo diot. Zergatik? galderari erantzutea izango delarik gainditu beharko dudan lehenengo erronka.