Euskaraldia

1. eguna. Ariketa hasi da.

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Zuluaga 2018ko aza. 23a, 10:49

Txapak kalean eta euskara ahoan.

Gaur goizean lehenengo txapak ikusi ditut, saretzen hasiak gara. Atzo Anek eta Galderrek esan zuten legez, "armairutik irten gara" eta kaleak euskaraz bete ditugu.
Baina agerian izan behar diren hainbat txapa ez ditut ikusi eta horrek harritu nau, sarea egitean hariak lotzeko korapilo guztiak oso garrantzitsuak baitira.

Zergatik aukeratu duzu belarriprest izatea?
Gure inguruan belarriprest direnek eta izan daitezkeenek batzuetan azalpenak gaztelaniaz behar dituztelako.