Euskaraldia

2. eguna. Martxan ari gara.

Erabiltzailearen aurpegia Patxi Zuluaga 2018ko aza. 24a, 16:16

Bi egun pasatu dira eta aurreikusi ditudan hutsuneak hor daude.

Egun bi hauetan txikitan errotatutako ohiturak agerian geratu dira, hainbat tokitan egon naiz eta lehenengo berba euskaraz egitea kostatu zait. Inertziek eta barneratutakoek eragin handia izan dute. Bi lekutan egitea lortu dut, baina beste hirutan ez. Gainera betiko lagunekin "betiko" ohiturak. Bederatzi egun hauetan une gehiagotan ohiturak aldatzen saiatuko naiz.

Zergatik aukeratu duzu belarriprest izatea?
Agurtzean tokiak/pertsonak kontuan hartuta gaztelaniaz egiteko joera dudalako. Jarraian euskaraz egiten badidate, ez dut arazorik euskara aldatzeko.