Asteburuan Bilbon eta Gasteizen txapak ikusi ditut. Eta horiekin batera lehenengo ezustekoak:
Bi ume txapa jarrita, haien gurasoek ez omen dute ulertu 16 urtetik goragokoentzat dela. Nire alaba txikiak ere jarriko luke, hala ere, itzaron beharko du.
Komertzio batean sartu naiz, bertakoak Ahobizi txapa zuenez pentsatu dut euskaraz egingo zidala eta ez da horrela izan. "Egun on, ¿que quieres?" esan dit, nik hitz egin behar izan diot euskaraz.
Zergatik aukeratu duzu belarriprest izatea?
Ahobizi eta Belarriprest izateko konpromisoa ondo ulertuta ez diot nire buruari ziria sartu nahi, une honetan bete ahal dudana aurrera eramango dut.