Gaur goizean euskaltegian eta iluntzean Santa Martan Mintzodromoak izan ditugu, horietan jende asko izan da, 120 bat lagun ordutegi bien artean. Goizean ez dut bertan izateko aukerarik eduki, baina arratsaldekoan bai. Jendeak hitz egiteko gogoa izan du, haien rolaren zergatia eta egun hauetan izandako esperientziak kontatzeko, hain zuzen ere.
Neuk ere hainbat lagunekin hitz egiteko aprobetxatu dut geratzen diren egunetan erronka berriak jartzeko.
Zergatik aukeratu duzu belarriprest izatea?
Egun hauetan erronka batzuk aurrera atera nahi ditudalako eta guztiak batera ezin ditudalako egin.