Urrian talde batekin hasi naiz eta lehenengo momentutik Euskaraldiaz hitz egin dugu, zer den eta zeintzuk diren rolak, eta parte hartzera gonbidatu ditut. Ikasle gehienek izena eman dute, batzuek ahobizi eta besteek belarriprest.
Izen emate hori ez da izan pozgarriena, lauk haien herrietan egondako ekitaldietan parte hartu dutela, baizik. Zerbait lortu dudala uste dut eta guztion artean zerbait handia egin ahal dugula argi daukat.