Euskaraldiak abenduaren 3an jarri du ariketaren bukaera data. Hala ere, bukatu eta gero erronka gehiago gainditu beharko dugu, urteak dituen 365-366 egunotan euskara ahoan eta belarrian izan beharko dugu. Egunak gaurkoa bezalakoak izango dira, lasaitasunez betiko kontuak egingo ditugu eta orain lortutakoak ohitura bilakatuko dira.