Atzo jarri nintzen idazten eta ez nekien zer jarri, azken egun hauek oso lasaiak izan baitira.
Gaur aldiz kalejira egitea aurreikusi dugu. Megafonia hartu, ez dago kargatuta, kablea behar dugu, telefonoa ez dago kargatuta, hau zoramena. Baina tartean jendea txapak jartzen, ni ahobizi, ni belarriprest, egidazu euskaraz. Trae el cuaderno eta boligrafoa. Nola? ekarri koadernoa, ezta? Txapak txarto eman dizkidazu, nire emaztea ahobizi da eta belarriprest yo soy. Ostia, jendeak euskaraz egin diezaietela eskatzen eta hainbat tokitan, aurretik pentsa ezinak izan direnak, euskaraz eskatu dut. Hau poza. Beti bezala "euskaraldia" eskuen artean.