Hasieran bitxia izan da, jendeak nire txapa harriduraz begiratzen baitzuen, gerora "Ahobizi" batekin izan naiz eta damututa dagoela esan dit, hainbat egoeratan ezin izan baitio eutsi eta gaztelaniaz egin du, hurrengoan nire modura Belarriprest izango dela.
Handik gutxira beste lagun bat hurbildu zait eta kontu bera, bere ezagun batzuek Ahobizi izatea erabaki zutenez, berak ezin zuela Belarriprest izan, baina damututa zegoela.
Ni gero eta pozago hartu dudan erabakiarekin eta beste batzuk...