Bertso berriak, Bilboko zezenketen galdeketari jarriak

Bilboko Udalak uko egin berri dio zezenketen gaineko galdeketa bat antolatzeari. Gaia ez omen dago hiritarren kezken artean.

Protestak eragin ditu erabakiak eta baita manifestaldi deialdi bat ere.

 

Doinua: Txoriak eta txoriburuak

 

Galdeketa bat Bilbon eskatuz

gai potoloa, gizena,

hori babesten duen konpartsak

Piztiak dauka izena.

Udaletxeak erantzun dio

eginez orru ozena

zezenketena  ez dela orain

toreatzeko zezena.

 

Nahiz ta hiriak agertu gura

duen ireki ta progre

zezenketekin argudioa

gelditu da oso pobre.

Ohitura zaharrak zaharberritzeko

nahiz guk Marijaia erre,

izenez eta izanez gezur

handia Vista Alegre.

 

Zalea ez naiz ta zezenketak

ez dit goxatzen sudurrik,

Bilbora sosak dakartzatela?

ez nuke emango urrik.

Zaleak ere noski badaude

hortan ez dago gezurrik,

baina galdetu jendeari ta

ez izan horren beldurrik.

 

Keynes