AZKEN ORDUKOA! URTZI eta TELLE ASKE!!!

Atzo jakin genuenez, Grebalarien kontrako kausan, epaileak fiskaltzaren errekurtsoa onartu du, Jon Telletxea eta Urtzi Martinezi bi urte eta erdiko espetxe zigorra ezarriz.

Hori dela eta, Utzi Bakean Deustuko Gazteria dinamikatik gaurko deialdia bertan behera uztea erabaki dugu, emergentziazko beste bi deialdi deituz:

1) Gaur, osteguna 12, Grebalariak Aske plataformak erantzun bat planifikatzeko deitutako asanblada irekia, arratsaldeko 19:00etan Deustuko Gazte Lokalean.

2) Bihar, ostirala 13, manifestazioa deustun, 19:30etan San Pedro plazatik abiatuta.

Datorren astetik aurrera jakinaraziko dugu gainontzeko deialdiak mantentzen diren edo ez, bitartean, lotu borrokara!

URTZI eta TELLE ASKE!!!