2009tik hona, 12 dira jada Deustun prozesu judizial desberdinetan murgilduta dauden gazte auziperatuak. Errepresioa. Kartzela, epaiketak, isunak, beldurraren hedapena… Hau da boteredunek herriaren ahotsa isilarazteko aspaldi adostu zuten estrategia. Inposatzen diguten eredu sozioekonomiko horren aurkako erantzuna handitzen doan heinean, Estatuek errepresioa areagotzeari ekin diote. Sistema honetan gazteak gara kaltetuenetarikoak, prekarietatera kondentzen gaituzte, eta badugulako zergatik borrokatu eta borrokatzen dugulako kolpatzen gaituzte behin eta berriz. Guzti honengatik, errepresioari aurre egiteko, ezinbestekoa ikusten dugu auzoko gazteon antolakuntza eta erantzun zuzen eta bateratua.