uriola.eus

16 urteko gazte batek Madrilen deklaratuko du bihar Txiolarien aurkako sarekadaren baitan

Erabiltzailearen aurpegia   Politika
Bihar goizean, ekainak 12 osteguna, 16 urteko deustuko gazte bat Madrilera jaitsi beharko da, Txiolarien aurkako sarekadan atxilotua izan ostean adin txikiko epaitegian deklaratu beharko duelarik.

Utzi Bakean Deustuko Gazteria dinamikaren oharra:

Joan den apirilaren 28an Guardia Zibilak 21 pertsona atxilotu zituen espainiar estatu osoan “Operación Araña” deitu zutenaren testuinguruan. Sare sozialetan terrorismoa goratzea leporatuta atxilotutako 21 pertsona horietatik, 12 euskal herritar atxilotu zituzten pikoloek, haien artean Deustuko Aitor Granado. Hori dela eta, Aitorrek datorren ekainaren12an Madrilera jaitsi beharko du epailearen aurren deklarazioa ematera.

Guardia Zibilak, Espainiako Barne Ministerioak eta komunikabideek zabaldu zutenaren arabera, twitter eta facebook sare sozialen bitartez terrorismoa goratzea eta biktimen aurkako irainak idaztea leporatuta atxilotu zituzten pertsona hauek guztiak.

“Utzi Bakean Deustuko Gazteria” dinamikatik argi eta garbi esan nahi dugu gure babes osoa ematen diegula egun hartan Guardia Zibilak atxilotutako pertsona guztiei, bereziki gure auzokidea den Aitor gazteari. Adierazpen askatasunaren aurkako kolpe errepresibo hau boteredunek herriaren hitza isilarazteko estrategian beste pausu bat da, baina guk oso argi dugu edozein pertsonak sare sozial zein beste edozein bidez nahi duena esateko eskubide eta zilegitasun osoa duela. Ez dugu inondik inora ere herritarron adierazpen askatasunaren aurkako erasorik onartuko. Kaleetan libre izateko borrokatzen dugun moduan, interneten ere askeak izateko borrokatuko dugu!


ADIERAZPEN ASKATASUNA!!

TXIOLARIAK LIBRE!! UTZI BAKEAN DEUSTUKO GAZTERIA!!



Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa