URTZI eta TELLE ASKE!!! Aste honetarako deialdiak!

Pasa den astean abisatu genuen moduan, Urtzi eta Telleren aurkako espetxe zigorraren ondorioz, Utzi bakean Deustuko gazteria! dinamikatik egun hauetarako konbokatuta genituen deialdiak aldatu behar izan ditugu. Jarraian dituzue aste honetarako deialdiak.

Alde batetik, Utzi bakean Deustuko gazteria! dinamikatik konbokatutako deialdietatik bakarra mantentzea erabaki dugu:

- E-18 asteazkena, kontzentrazioa 11:30etatik aurrera Buenos Aires kaleko epaitegi aurrean; Ane eta Axular gazteek Iñigo Cabacasen urteurrenaren kartelak jartzeagatik izango duten epaiketa salatzeko.

Bestetik, Utzi bakean Deustuko gazteria! dinamikatik, Grebalariak Aske! herri plataformak egindako deialdietara batzen gara, eta herritar guztiei bertan parte hartzeko deialdia luzatzen diegu:

- E-17 asteartea, prentsaurrekoa goizeko 10:45etan Deustuko San Pedro plazan.

- E-21 larunbata, elkarretaratzea Kutxabanken pribatizazioaren aurkako manian zehar (tokia eta ordua zahazteko)

- E-25 asteazkena, manifestazioa Bilbo mailan, EH-ko hainbat eragile sozialek deituta.

 

ERREPRESIOAREN GAINETIK, BORROKAK DARRAI!!

URTZI eta TELLE ASKE!!!