Abando – Indalecio Prieto tren geltokiaren ondare industrialaren babesa eskatuko dugu. Udal Gobernuari 3 hilabeteko epea emango diogu interesa duten eraikin, instalazio eta elementu arkitektonikoen inguruko inbentario bat prestatu dezala, gero hiriko antolamendu berrian sartu ahal izateko. Inbentarioa Ondare-komisioa eta ondare industrialaren babeserako erakundeen gomendioekin egingo litzateke. UdalBerrin argi daukagu hirigintza gure nortasun kulturala eta industriala babesteko tresna dela, eta ez higiezinen espekulazioa bultzatzeko tresna.
Gure bigarren proposamenean Bilboko kirol-ekitaldietan emakumeak sexu-objektu gisa gehiago ez erabiltzea exijituko dugu. Bada garaia Bilbok emakume asko iraintzen gaituzten horrelako jardunak ezaba daitezen eskatzeko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz ematen diren aurrerapausoak geldiarazten dituzten estereotipo sexistak iraunarazten dituztelako. Datorren apirilaren 6an Euskal Herriko Txirrindulari Itzulia Bilbora iritsiko da, eta une egokia da emakumeak podiumean sexu-objektu soil gisa erabiltzea bertan behera uzteko, Zarautzen eta Eibarren egin duten moduan.
Horrez gain, Partehartzaileen Udal behatokiaren eraketaren beharra azalduko dugu. Ekimen honen helburua Udal Gobernuak legealdi honetan martxan jarri dituen prozesuak kontrolatuko dituen mekanismoa abian jartzea da. Besteak beste, Hiri Antolamendurako Plan Orokarrekin edota Bilboko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planarekin zerikusia dutenak. UdalBerriren ustez herritarren partehartzea ezin da soilik aurretik diseinatutako proiektuen aurkezpen eta bozkaketetara mugatu.
Gure azkeneko proposamenean Bilboko auzoek bisita gidatuen barnean sar daitezela eskatuko dugu. Programa, Bilbao Izan eta hiriko erakundeekin batera egitea defendatuko dugu. Besteak beste, Otxarpan eraikin zaharra, Pontoiko eta Zorrotzako hirin lantegien aztarnak, Deustuko Erriberan dagoen Artiach lantegia, Iralako Harino Panaderoren eraikina edota Errekaldeberriko herri unibertsitatea bisitatu ahal izateko.
Bestakde, ur hornidura oinarrizko giza-eskubidea dela gogoratuko dugu EH Bildu eta GGB-rekin batera. Beraz, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoari eskatuko diogu Bizitzeko Gutxieneko Ur Hornidura bermatu dezala. Gure iritziz, ohiko etxebizitzetan bizi diren pertsona guztiei aipatutako hornidura aldi oro bermatu behar zaie.