Patologia neurologikoak dituzten haurrentzako uretako terapiako ikastaroak egitea eskatu du UdalBerrik

Horrelako esku-hartze terapeutikoek onura ugari eragiten dituzte bai maila fisikoan, bai maila psikikoan.

Udalberri-Bilbao en Común Udal Taldeak hurrengo osoko bilkuran eskatuko du Bilbao Kirolak erakundearen eta Azkuna Zentroa udal-sozietatearen kirol egokituko eskaintzan uretako terapiaren ikastaro espezifikoak sar daitezela, patologia neurologiko kronikoak dituzten neska-mutilentzat.

Horrelako gaixotasunak dituzten haurren familiak terapia hauek eskatzen dituzten arren, gaur egun ez dute arreta egokia jasotzen, kasu askotan eritasun minoritarioak direlako. Hau dela eta, Podemos, Ezker Anitza- IU, EQUO eta independienteek osotutako koaliziotik azpimarratzen dute beharrezkoak direla garapen psikomotorrean eta/edo kognitiboan gabezia duten haurrei zuzendutako ikastaro hauek, beren garapen psikomotorrerako, autonomia pertsonalerako eta gizarteratzeko oinarrizko elementuak finkatzeko eta sendotzeko.

Amaia Arenal, UdalBerriko zinegotziak, azaldu du horrelako esku-hartze terapeutikoek onura ugari eragiten dituztela bai maila fisikoan, bai maila psikikoan eta, horregatik, medikuek, errehabilitatzaileek, neuropediatrek eta fisioterapeutek gomendatu egiten dituztela. “Uretako esku-hartzea haur bakoitzaren gaitasunetara egokitzen da, eta haurren konfiantza indartzen da eta komunikazioa ahalbidetzen da, uretatik kanpo egiten diren tratamendu konbentzionalekin baino askoz ere modu eraginkorragoan” gaineratu du.   

UdalBerritik gogorazi nahi izan dute uretako terapiako ikastaro horiek eskaini izan zirela lehen Azkuna Zentroaren urteko eskaintzaren barruan, baina kendu egin zituztela, “ez dakigu zergatik”.