Baratze ekologiko eta autogestionatuen alde egin du UdalBerrik

Koalizioaren ustez honelako toki-ekimenek klima-aldaketaren aurkako borrokaren adierazgarri dira.

UdalBerri-Bilbao en Común udal-taldeak  hilabete honetako udalbatzan Bilboko baratze ekologikoen ekimenak arautzeko udal-ordenantza baten garapena eskatuko du. Podemos, Ezker Anitza – IU, EQUO eta independienteek osotutako koaliziotik uste dute inplikatutako kolektiboen ikuspegia kontuan hartu behar dela, hiri-baratzeen ekimenak ikuspegi ekologista batetik arautuz eta autogestioa sustatuz.

UdalBerritik uste dute koherentzia handiagoa eman behar zaiola 2015ean abian jarri zen Hiri Baratzeen proiektuari, bere jatorrizko filosofia herrikoia babestuz. Hau horrela izan dadin, baratze irisgarriak, etxeetatik hurbilekoak eta hirian benetan txertatuak egon beharko lirateke. Horrezgain, elikadura-subiranotasuna sustatuz autokontsumorako baliagarri izatea premiazkoa da koaliziarentzat.

Ekainaren 5ean egin zen Ingurumenaren Mundu Egunaren esparruan, proposamen hau ekarri nahi izan dute Bilbon hiri-nekazaritza sustatzeak garrantzia handia izan dezakeela konbentzituta daudelako. “Hiri-baratzeak, denbora-pasa soilaz gaindi, elikagai freskoak sortzeko, hondakinak birziklatzeko eta gerriko berdeak sustatzeko guneak direla uste dugulako. UdalBerriren ustez horrelako toki-ekimenek benetako inpaktu globala dute, eta klima-aldaketaren aurkako borrokaren adierazgarri dira”, adierazi du Carmen Muñoz-ek, UdalBerriko bozeramaileak.