Kaixo, edo
asko kostatu zait testu hau idaztea, beharbada beranduegi da. Ez naiz kapaza izan email gisara ez den eredu baten idazteko hau, hau erantzun bat delako, azken batean.
Erantzuna, egindako lanari.
Uriolak Bilbo euskalduna eraikitzen egin duen lanari.
Prest!ek Arangoiti, Deustu, Deustuko erribera, Ibarrekolanda eta Saninazio euskaldun eraikitzeko egin duen lanari.
Erantzun bat da hau, gutun bat, aitortza bat. Ezin dena PDF batean kabitu.
Beharbada badakizue, eta beharbada ez, zenbat auzokide, zenbat bilbotar, geratu garen umezurtz, hein baten, zuen itxierarekin. Eta zenbatek egingo dugun borrokan bai prest! eta bai uriola bezalako ereduak itzuli eta gure sentitzearekin.
Besarkada handi bat, eta laster arte!