Titulua idatzi aurretik

Titulua idatzi aurretik

Paseatu, usaindu inguruko bizipenak (errealak eta balizkoak) kaleetan barrena. Emozionatu.

Orainari gorazarre

Orainari gorazarre

Zaila da egunotan horrelako tituludun testua idazteari ekitea, baina horregatik beragatik aukeratu dut izenburua, baita atzo, Iñigo Astiz eta Jon Basagurenek Arriaga Antzokian aurkeztutako Orain, Oraindik eta Oraingoz espektakulutik “hau behar nuen” sentsazioaz ateratzeko arrazoietako bat izan zelako ere. 

Mamuak

Mamuak

Atea ireki eta berehala konturatu zara zeinen ideia txarra izan den etortzea. Bata urdinak aurrera eta atzera pareta zurien aurrean, plastikozko landare bi ertzean, pop musikak girotzen du gela. 

Harremanak harreman

Harremanak harreman

“Geratuta nago, ezingo naiz luzatu”, eta koadrillakoek, kuxkuxero: “norekin?” “Tinderreko  batekin”. “Ba ea zelan, nik azkenean kendu nuen, ez zegoen interesatu zitzaidan inor” dio atsekabetuta batek; besteak “nik ez dut ulertzen zergatik erabiltzen den hainbeste, gainera zuek ez duzue behar”. 

Herrimina

Herrimina

Bidaiatzeko ohitura daukatenek esaten dute norberaren herria gehien faltan sumatzen dela  handik urrun luzaroan egon eta gero -edo hori diotela uste dut, eta hala ez bada ere, anekdota  honekin hastea bururatu zaidanez, aurrera. Egia da bidaien inguruan eta norberaren burua  herritik at topatzearen inguruan asko dagoela esanda eta asko esateko, baina hau ez da nire  gaia. 

Izan(go) garena

Izan(go) garena

Badira belaunaldi zehatzen memoria kolektiboan iltzatuta geratzen diren gertakariak, denok  ezagutu eta gure burua bertan kokatzeko gaitasuna ematen digutenak. Belaunaldi bakoitzaren  epika sortzeko balio digute halakoek: non zeunden zu orduan? Lehen Aste Nagusian, I-11n, Egunkariaren itxieran, O-23an, San Ferminetako ihesaldian, Hipercorrekoan, 83ko uholdeetan…?

Bidaia bat edonora

Bidaia bat edonora

Oskar Alegriaren Emak bakia baita 2012an ikusi eta berehala argi izan nuen zuzendari nafarrak ateratzen zuen hurrengo filma ere bilatuko nuela, hemengo edo hango proiekzioetan zain izango ninduela.