ESNEtik, kontsumo koperatiba arduratuko da Uribarriko Gizarte Ekonomiari buruzko 3. hitzaldia bideratzeaz. Hitzordua martxoaren 15ean, larunbata. 17:00etan, Bizitegiko lokalean izango da, Uribarri kaleko 1. zenbakian.
ESNETIK KOOP. ELK. esnekiak ekoizteko eta kontsumitzeko irabazi asmorik gabeko kooperatiba mistoa da. 2012ko Apiriliean martxan jarri zen EHNE Bizkaia sindikatuaren babesarekin eta bere jarduera Orozkon kokatutako gaztandegiaren inguruan egiten bada ere, kooperatiba esnez hornitzen duten artzaiak Aiaraldea eta Durangaldetik datoz. ESNETIKen esanahia, esneki eta etika hitzak jarduera berdinaren barruan elkartzen ditu, agerian utzirik zein den bere funtzionamendua bultzatzen duen printzipioa.