1989ko otsailaren 20an Espainiako Estatuan zenbait gazte soldaduskari uko egiten hasi ziren lehenengoz. Intsumisio mugimenduak atzo 25 urte bete zituela gogorarazteko hainbat ekitaldi antolatu dituzte egunotan Bilbon. Bihar emango diote amaiera, Zabalburu plazatik Alde zaharrera joango den kalejira zaratatsuarekin. Gero bazkari herrikoia egongo da.