Goizeko zazpiak aurretik iritsi da Ertzaintza Bilboko Alde Zaharreko Erribera 13 eraikin okupatura, atzo iragarri zutena baino bi ordu lehenago. Horrenbestez, Erribera 13 proiektuko kideek gaur goizeko zortziretarako deitua zuten Gosari Harresia ez da egiterik izan, eta Ertzaintzak eraikinean bizi direnak baino ez ditu aurkitu bertan.