Istilurik ez zela jakinarazi bazioten ere, Ertzaintzaren Deustoko komisaldegiko arduradunak erasotzeko agindua eman zuen Iñigo Cabacas hil zuten gauean. Hori frogatu du Naizek eta Info7k plazaratu duten grabazio batek. Bertan, Bilboko Poza Lizenziatua kale inguruan zeuden ertzainen eta Deustuko kuarteletik aginduak ematen zituen agentearen arteko elkarrizketak entzun daitezke.