Bizkaiako Kaleratzeak Stop plataformak bere lehen ‘escrachea’ egingo du ostiral honetan PPk Bilbon duen egoitzaren aurrean. Eztabaidatzen ari den hipoteka-exekuzioen arautegi berriari buruz PPren jarrera salatu nahi dute. Antonio Basagoiti EAEko PPko buruak berak esan zuen kaleratzeen aurkako plataformek erabiltzen dituzten borroka teknikak “ETAren munduarenak bezalakoxeak” direla.