Bilboko Udaletik alkate frankisten argazkiak kentzeko mozioa aurkeztu zuen Bilduk, eta gaur eztabaidatuko dute udalbatzan gai horren inguruan. Bien bitartean, 10:00etan hasita elkarretaratzea egingo dute udaletxe kanpoan hainbat kolektibok, ikur frankistak ken ditzaten eskatzeko. Lander Arretxeak zuzeneko jarraipena egingo du.