Donostian, Gasteizen eta Baionan egon eta gero, Bilboko Alondegira heldu da Badu Bada: Euskara mundu eleanitzean. Donostiako San Telmo museoak eta Etxepare Institutuak bultzatua, euskara mundu zabalean ulertzeko modu bat da, erakusketa. Koldo Mitxelena euskaltzain, hizkuntzalari eta ikerlaria zenaren esaldia du abiapuntua: “euskararen benetako misterioa ez da bere jatorria, bere iraupena baizik”.