Break on Stage hiri kulturen nazioarteko jaialdiak munduko breakdance talderik onenetakoak ekarriko ditu Bilbora, martxoaren 29an. Hala nola, The Ruggends (Herbehereak), Inesteam (Frantzia) edo RST Crew (Espainia). Miren Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputatuak, Ibone Bengoetxea Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza arloko zinegotzi ordezkariak eta Imanol Garaizabal ekimeneko zuzendariak eman zuten astelehenean jaialdiaren berri.