Bi urte bete dira Ertzaintzaren pilotakada batek Iñigo Cabacas zauritu zuenetik; lau egunera Basurtuko ospitalean hil zen Athleticzale gaztea. Larunbatean bere senide eta lagunek omenaldia eskaini zioten eta bertan, justizia eta gertatutakoaren inguruko erantzunak bilatzen jarraituko dutela jakinarazi zuten.