Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta idazteko prozesuari amaiera emango diote larunbatean Bilboko Lan Ekintzaren egoitzan. Eredu ekonomiko eta sozial berri bat lortzera bidean, herritarren partaidetza oinarri izan duen prozesu zabal baten emaitza izango da.